XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); kobreak toxizitate berdintsua dauka, bere sulfatoak aktibitate bakterizida edukiz; nikelak, aurrekoek baino toxizitate handiagoa daukana, zink eta kobrearekin batera agertzen ohi da; kromoak balentzia baxua daukanean (kromikoa) ez du toxizitaterik erakusten, baina balentzia altuetan (kromatoa) kontrakoa gertatzen da, nitrifikazioa galeraziz; berunak, industria eta meatzetatik datorrena, intoxikazio tipikoak sortzen ditu; merkurioak, poluzio-episodio batzuk sortu du, espezie batzutan (maila trofikoan) metatzeagatik; kadmioak, galvanoplastitik datorrena, oso toxizitate handia dauka; selenioa eta artsenikoa, nekazaritza-, industri- eta meatzetatik datozenak, kontzentrazio (kantitate / eguna) permitigarrietan aurkitzen dira.

Metalen hidroxidoen eta gatzen disolbaezintasunak hondar-uretan beraien egozpena faboratzen du.

Hondar-uretako isurien azterketa sakona, uraren poluzioaren estudioetan oso etapa garrantzitsua da, urak kanpora isuri baino lehenago beraien tratamendua ebalua dadin.

Orokorki, hondar-urek materia organiko biodegradagarria daukate, BOD parametroaren bidez adieraz daitekeelarik, konposatu organiko eta ez-organiko oxidagarriak, COD parametroz neur daitezkeenak eta aktibitate industrialetatik datozen; poluitzaile organiko eta ez-organiko espezifiko batzu.

Eckenfelder-en testuan aipatzen denez, oinarrizko operazio batzu hondar-uren tratamenduari aplikatu zaizkio, hiru etapa desberdinak osotuz: tratamendu primarioak, sekundarioak eta tertziarioak.

Lan honetan historikoki uren arazketarako erabili ez den operazioa, baina azken urteotan metalak dauzkaten uren tratamendurako oso egokia bihurtu dena, aztertuko da.

Problematika honek, Euskadin oso garrantzi handia dauka, batez ere metalurgian, burdinezko eta ez-burdinezko instalazio industrialeetan.

Aipatutako arrazoiengatik lan honetan hondar-uretan dauden metalen berreskuratzeari likido-likido erauzketa-prozesuaren aplikazioa aztertzen da, erauzketa-prozesuaren analisi eta modelatzearen ikuspuntutik.

METALEN ERAUZKETA-PROZESUAREN FUNTSEZKO TEORIAK

Metalen erauzketa-prozesua, fase akuoso batetik fase organiko batera metal baten, transferentzia da: .

Baina normalean, metalaren transferentzia ez da egiten metalaren forma askez, baizik eta hestekatzaile batekin (karga eduki dezakeena, L) gertatzen den konplexaziozko erreakzio baten bidez: eta forma honetan metala fase organikora transferitzen da.